XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kapitain jauna, gure komandoko hamarretatik bizirik gelditutako bakarra nauzu.

Sarjentua ere bertan behera gelditua duzu seko -kuadratuta esan zion soldaduak, besoetan zeraman bultoa zela eta, ezin firme jarri.

- Gau erdirako herri osoa gure eskutan izango dela kalkulatzen dugunez, bihar goizaldera arte deskantsu har dezakek - bota zion bueltan kapitainak begiak mahainetik altxa gabe.

Begiak soldaduarengana zuzendu ahala hizketan jarraitu zitzaion.

Zenbakarren komandoa zinetela esan duk? - Lehen konpainiako zazpigarrena... - Soldadu horrek! moztu zion derrepentean kapitainak zer demontre daramak beso artean? Hori al duk firme egoteko forma? - Bai - saiatu zen erantzuten arpegiaren keinua aldatu gabe, horretaz ere hitzegitera etorri natzaizu.

Ama ondoan hilda zuela, kalean arkitutako umea duzu honakoa esku batetaz tapakia piska bat alderatuz haurraren arpegia utzi zuen begibistan, eta nirekin ekarria duzu laguntza ematerik posible izango dudalakoan.

- Ezta pentsatu ere!! Gure zaurituentzat laguntza emateko urri gebiltzek, eta umeengan pentsatzen hasiko al gaituk orain...?.

Soldaduak kolkoaren kontra estutu zuen haurra, kapitaina isildu eta leiho ondora hurbiltzen zen bitartean.

Kristaletik kanpo aldea begiratzen pasa zituen zenbait segundu, eta ondoren jirabiratu eta tono samur eta konprentsibo batetaz hasi zitzaion mintzatzen.

- Begira ezak, nik ere seme-alabak zeuzkat, eta bazekiat zer den haurrenganako sentimendu horiek izatea; beraz ez pentsa bihozkogor bat naizenik, bainan gure probisioak dauden egoeran egonik, ezin diagu horrelako kasuekin deus ere egin....